- (1. atala) Irakurritako artikuluaren analisia.
Irakurri berri dudan testua (Prácticas del portafolio electrónico en el ámbito universitario del Estado Español) Teresa Guasch, Lourdes Guárdia eta Elena Barberák Red U aldizkarian argitaratutako artikulua da.
Bertan, unibertsitate eremuan, 2006-2008 bitarteko epealdian laburbilduak izan diren portafolio elektronikoaren praktiken mapa aurkezten zaigu. Ikerketa hau Espainia mailan 81 praktiken azterketetan oinarrituta dago eta aurrera eramateko sei atal edo banaketa zituen galdetegi bat proposatu zitzaien parte hartzailei:
- Red-E portafoliorako informazio orokorra. Atal honetanko galderak jatorriari eta esperientziari buruzko datuak biltzera zuzenduta dago.
- Erabileraren testuinguruaren deskribapena. Atal honetan portafolioa ze mailatan erabiltzen den, parte hatzen duten ikasleen kopurua, esperientziaren iraupena... motatako datuak jasotzen dira.
- Ezaugarri teknologikoak. Atal honetan, erabilitako teknologia tresnari buruzko informazioa... kontuan hartzen da.
- Esperientziaren aplikazioa. Diseinu pedagogikoaren alderdietan murgiltzen da gehin bat.
- Egitura. Portafolioaren egiturari buruzko informazioa biltzea du helburu.
- Esperientziaren balorazioa ikuspuntu ezberdinetatik isusita.
Ikerketaren emaitzen ondorioak hauexek dira:
-Portafolioaren erabilera graduetan graduondokoetan baino gehiago erabiltzen da.
-Esperientzien erdia baino gehiago portafolioa banaka erabiltzen du.
-Portafolioaren ekimena gehienetan irakasle edo irakasle talde batek martxan jartzen du. Instituzioak, aldiz, gutxitan izaten dira proposamen horren arduradun.
-Portafolioaren egituraren arduradunak irakasleak izaten dira portzentai handi batean.
-Portafolioaren balorazio eta erabilera orokorrean positiboa eta onuragarria izaten da.
-Oraindik ere software pribatuak software libreak baino gehiago erabiltzen dira.
-Portafolioaren dokumentuen digitalizazio maila baxua da.
- (2. atala) Portafolio elektroniko pertsonalaren proposamen bat.
Modu ugari daude horretarako baina nik bloga erabiliko dut eta horren barruan bi atal nagusi antolatuko ditut: alde batetik aisialdia eta bestetik lana. Lanaren atalean beste bi azpi atal antolatuko ditut: komunikatzeko trebetasunak eta bestetik IKT. Hauen barruan ikasgai bakoitzari dagozkion lanak sartuko ditut eta gaien arabera antolatuko ditut. Gai horien barruko ariketak antolatzeko data izango da irizpidea. Hori kontuan izanik ariketa zaharrenak behekaldean eta berrienak goikaldean kokatuko ditut.
